XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Migelek ere, sermolari izan zen eta, aparteko ikasketa horiek egingo zituela uste dugu.

Markinan agertzen da 1777. urtetik 1809.era arte, Fr. Bartolomeren komentukide azken data horretan.

Aita Migelek berak dioskunez, 1778ko martxoaren 15ean Markinan sermoi bat idatzi eta bertan predikatzen du. Honela diosku: Fr. Miguel de S[a]n Fran[cis]co año de 1778, compuso en Marquina, y lo Predico en la Parroquia de d[ic]ha villa a 15 de Marzo de dicho año

Hau da ezagutzen ditugunetarik lehenengoa.

Gernikan, Mundakan, Lekeition eta batez ere Markinan egin zituen sermoiak A. Migelek.

Beste herri batzuetan ere egingo zituen, beharbada, baina Frantzisko Ondarrak eskuratu dituen paperetik ez da gainerakoen berririk jaso. Esan dugunez, lehenengo sermoia Markinan egin zuen, 1778an, eta azkenengoa, ere bertan, 1808an.

Fr. Bartolomek Ordenako Jeneralari komentuko berri ematen dio Frantsesak sartu ondoren, 1808an.

Txosten horretan, komunitatea osatzen zuten erlijiosoen artean Fr. Migel ere agertzen da.

Fr. Bartolomek aurrerago dioenez, 1809.ean komentutik jaurtia izan zen Fr. Migel eta Mendatan hil zen.